Zoroak Blusa eta Neska Taldea

Zoroak Blusa eta Neska taldea

2012n Andre Maria Zuriari egindako agurra
2012n Andre Maria Zuriari egindako agurra lore-sortaren eskaintzan

Zoroak-en Historioa

Gure abentura duela 35 urte asi zen, Adurtza-Los Herran auzoko lagun talde batek Zoroak izeneko blusa koadrila berri bat osatzea erabakitzen dutenean.

Horrela, lehen jaietan 20 blusa eta 10 txistularik pilo bat gehiago jarraituko lioketenetarako lehen paseillo-a hasten dute.

Bere lehen etapan 80 kide izatera heldu zen, blusa eta txistuen artean, 90. Hamarkadan koadrilak desintegrazio-prozesua jasaten du eta desagertzeko zorian dago barneko krisi batengatik. Une kritiko horretan batzorde berriak taldea zuzentzea onartzen du eta beraren berrantolaketa bat hasten da. Momentu horretatik jende gaztearen eta nesken sarrera laguntzen du, ordurarte baztertutako ikusle papera bakarrik betetzen zutelarik eta txistularien presentzia indartzen da. Azken hau datu aipagarria da, pixkanaka, Koadrilak ohitura hau alde batera uzten joan dira Txarangengatik ordezkatuz horregatik orain bakarrik 3 koadrilak dituzte txistuak.

Pasa den urtetik 3 hamarkada pasata koadrilak barne erreforma bati ekin dio garai berrietara moldatzeko. Hartarako elkarte berria sortu zen, estatutu berri batzuekin eta ikuspegia eta balio batzuk definitu zuten. Elkartean jarduneko kideak 150 dira, naiz eta beti egongurekin jaiez gozatzera apuntatzen diren arretagabeak. Taldearen sinbolo identifikatzaileetako bat da gure jatorritik gure ezkutuan laguntzen digun eta seinalatutako egunetako buruan jartzen dugun inbutua, erotasun-sinboloa.

Duela gutxirarte gure berezitasunetako bat gure ahate, itsaontzi, espaziontzi etab. itxurako gure kotxeak ziren, baina garai berriak behartuta gure autoa bereizteaz paso egin eta paper guztiak legean dituen kriston furgoneta bat izatera salto egin dugu, horrela ez dira paseiloak tramankulua bultzatzen amaitu behar, asko ezkertzen den zerbait!.

Gure identitate ikurretako bat txikiak gure ekintzetan gero eta barneragotuago izatea da, helburu solidarioak ahaztu gabe, hala nola ASPANAFOHA Arabako minbiziarekiko Ume Guraso asoziazioa. Horregatik gure 30. Urteurrenean ZOROAK KARTING KART Prado Kalean antolatzen hasi ginen, dohaintza guztiak elkarte horretara zuzenduz.

Eta beti bezala urte hauetan lagundu dizkiguten jarduera guztiak antolatzen jarraituko dugu: Zoroak Eguna Prado Kalean, Zeledonen agur tradizianala Andramari zuritik Arka plazara… Beraz badakizue kausa on batekin lagundu nahi baduzue, jaietan gurekin parte hartu eta bide batez etxeko txikienek erraldoi pasa dezatela.

Ikus daitekenez ZOROAK koadrila dinamikoa, urtez urte berriztatzen dena eta Gasteiztar guztiak bere ekintzetan bat egitea saiatzen dena, eta batez ere txikienentzat bideratua, zein beti diren poztasun arrazoia eta gure etorkizuna.