Zeledon eta jaien jatorria

Zeledon, jaien sinboloa

Zeledon Arabako baserritarren sinboloa da. Txapela buruan, ohiko brusa soinean, eta beti aterkiak lagunduta, horrela ageri zaigu Zeledon. Historialariek ez daude ados bere jatorriaren gainean.

Zeledonen jaitsiera 1957an hasi zen; gasteiztar talde batek bere hiriko aiei ukitu berezi bat eman nahi zieten, bereizgarriren bat. Jaitsierak parekotasuna ezarri nahi zuen panpinaren eta probintziako herrietatik jaietara zetozen nekazarien artean.

Tradizioaren arabera Zalduondon jaio zen, Arabako herri txiki bat non, jaietan, iturriak ardoa ematen duen. Antza, bere benetako izena Juan Celedonio de Anzola omen zen. Beste ikerlari batzuen aburuz, Zeledon armada karlistako brigadierra zen, Andagoian jaioa, eta izenez Celedón Aguiluz.

Zeledon pertsonaia 1957an sortu zutenetik lau pertsona izan dira haren legendari bizia eman diotenak: José Luis Isasi Zeledon izan zen 22 urtez; 1976an Enrique Oribek hartu zion Iñaki Landak 1980tik 2000raino bitartean izan zen Zalduondoko baserritarra; eta, azkenik, Gorka Ortiz de Urbina 2001ean hasi zen Zeledonen paperean.

zoroak jais zoriontsuak cuadrilla blusas neskas

Jaien jatorria

Andre maria Zuriaren ohorezko jaien ospakizuna oso antzinakoa da, hiriko zaindari izendatu baino lehenagokoa. 1883ra arte ekimen batzuk ospatzen ziren “Gasteizko jaiak” izenpean, iraileko lehen astean. 1884tik aurrera jaiak abuztura pasa ziren, udal akordio baten ondorioz: bertan, eta ofizialki, Andre Maria Zuriaren ohorez egitea erabaki zen, zeinaren eguna abuztuaren 5ean zehazten baitzen egutegi liturgiko katoliko-erromatarrean. 1953an ezarri zuen Udalbatzak jai-egutegia gaur egun ezagutzen dugun moduan